2009/09/29

2009/2010 kurtsoko espektatibak...

Aurtengo kurtsoan aurretik landutako gauzak sakontzea, baita gauza berriak ikastea gustatuko litzaidake; horien artean espazio publikoak dira niretzat interesgarrienak.

Uste dut, orain arte, ez digutela behar bezala irakatsi nola egin. Izan ere, proiektu batean espazio ireki bat itxia den beste batekin egitea proposatzen digutenean, bigarrengo hau diseinatzen dugu lehengoz eta ondoren libre geratzen den zonaldea “kolonizatzen” dugu irizpiderik gabe eta ia ezer kontuan izan gabe.

Horregatik horri buelta ematea proposatzen dut; hau da, eraikina bigarren maila batean kokatzea eta libre geratuko den eremua lehenik eta behin tratatzea. Horretarako interesgarria iruditzen zait, bai irakasleen proiektuak, baita edozein lekutako adibideak ikustea eta aztertzea inbestigazio lan gisa.

Orokorrean, orain arte irakasteko erabili den metodologia aproposa iruditzen zait: proiektuan tratatu beharreko eraikin tipoen hainbat lanen erakusketa, noizean behin beste motatako eraikin edo proiektuak ikustea, hitzaldiren batean parte hartzea … Zuzentzeko era dela eta, modu indibidualean egitea iruditzen zait erosoena, nahiz eta publikoki egitea ere ideia ona iruditzen zaidan; horrela jendearen aurrean aurkezteko beldurra ken dezakegu pixkanaka- pixkanaka eta aldi berean, beste kide batek egindako akatsak gurean ere ikus ditzakegu.