2010/04/28

Ardoa Logroñon...

2010/04/18

Ardo- museoa...

Museoa sortzerako orduan, jarraitu dugun estrategia hurrengoa da: 3 oin desberdinetan banatu dugu eta goruntz pisuak irabazten doan heinean, atzeko aldean espazioa irabazten doa, beste aldean espazioa galtzen duen bitartean; biraketa zentruan oin guztietan errepikatuko diren elementu hamankomunak doaz (komunikazio bertikala) eta hauek "abanikoa" irekitzeko balioko dute.












Oina banatzeko orduan, 2 elementu izango dira garrantzitsuenak: arrapalak eta zonaldea argiztatu eta aldi berean antolatuko dituen luzernarioak.





Hiri gune hau antolatzen duen espazio zentralak, museoan ere eragin zuzena izango du. Horregatik sortzen da eraikinak duen sargunea. Bertan egongo den dorrea gure interbentzioaren zentrua izango denez (bai fisikoa eta bai teorikoa ere), museoak ere berarekiko keinuren bat izango du. Beraz, arrapalak fatxadarekin bat egiten duten lekuan, irtengune batzuk agertuko dira dorrea enmarkatuz.


2010/04/16

Argiztapenaren garrantzia...

Big Picture taldeak, munduko monumentu desberdinei argazkiak atera diete Argiztapena gai nagusi bezala harturik.

Hurrengo linkean clic eginez, eraikinak ikusi ahalko dira bai argia pizturik eta bai itzalirik. Argiak eragin zuzena dauka eta nortasun berezi bat ematen die monumentuei. Horregatik ezinbestekoa da mota honetako edozein detaile kontuan hartzea diseinatzerako orduan; argia beste diseinu tresna bat bezala tratatu behar da.

Frogatu bigarren argazkitik aurrera clic egiten; a zer nolako desberdintasuna!

http://www.boston.com/bigpicture/2010/03/earth_hour_2010.html


2010/04/10

Hiria gauez...

Atzo Gasteizko Hiri Espazioan kokatutako argazki erakusketa batean egon nintzen.Bertan Gert Voor in´t Holt artista holandarrak egindako obrak zeuden erakusgai.

Pertzepzioak eguneko irudiak antzematen ditu gehienbat eta artista holandarra hirigintzak eskaintzen duen paisaiagatik izan da liluratuta, baina kasu honetan, GAUEZ airetik egindako argazkietaz baliatu izan da gizakiaren interbentzioak marko fisikoan kokatzeko.
Erakusketa honetan, "fotografía aerea de estudio" izeneko teknika erabili du, eszena batetik hiri errealen egoera real bat sortzeko. Oraingoan Gasteiz, Bilbo eta Amsterdam gauzatu ditu "Lightscapes" eratzeko.
Hiria deskribatzen duten argiek, itzalek eta hodeien mugimenduak guri buruz hitz egiten dute; gure produkzio sozial eta ekonomikoetaz.



Gasteiz, Bilbo eta Amsterdamen irudiak ikusiz, erraza da hiruren arteko desberdintasunak antzematea. Izaera konpaktua duen kapital arabarraren aurrean, luzeraka osatuta dagoen bizkaiko hiriaren perfila nabarmentzen da edo Amsterdamek zabaltzeko duen joera.

Nahiz eta perfil geografikoak berdinak ez izan, hiru hiriek ekialdeko izaera azaltzen dute; kontzentrazio eta intentsitate luminikoa.

2010/04/04

Pritzker saria 2010...

Aurten Kazuyo Sejima eta Ryue Nishizawa japoniarrak izan dira Arkitekturako Nobel saria jaso izan dutenak.
Zergatia hurrengo argazkietan ikus daiteke:


Terminal de ferris de Naoshima (Kagawa, Japón, 2006)


Teatro y Centro Cultural De Kunstlinie (Almere, Países Bajos)

O Museum (Iida, Nagano, Japón)


Nuevo Museo de Arte Contemporáneo de la Ciudad de Nueva York)


Museo del Arte Contemporáneo del Siglo XXI de Kanazawa (Ishikawa, Japón)


Glass Pavilion, Museo de Arte de Toledo (Ohio, EE UU)


Escuela Zollverein de Dirección y Diseño (Essen, Alemania)


Edificio Christian Dior (Omotesando, Tokyo, Japón)


Centro Rolex, Escuela Politécnica Federal de Lausana (Suiza).