2009/11/26

museoa 5 esalditan...


Maketaren itxitura...


Sentsazioekin jolastu nahian gabiltzanez, argiak sortzen duen sentsazioaz baliatuko gara.

Eliza batean kolorezko luzernarioek sortzen duten irudia lortu nahi dugu.

Gure estalkiaren egiturak, berez forma ematen dio proiektuari. Beraz ez dugu logikotzat ikusten itxitura baten bidez dena estaltzea. Horregatik itxitura kanpotik jarri beharrean, tarteetatik jartzea pentsatu dugu.

Material gisa, kolorezko kristalak erabiltzea da ideia nagusiena. Baina elementu industrializatu bat izan behar denez, kolorezko plastikoko poltsak erabiltzea erabaki dugu: malgutasuna ematen digu bai lortu nahi dugun forma aldeti eta baita kokapenaren aldetik ere.


2009/11/15

Uraren garrantzia...

Ostiraleko klase teorikoan Islandian urak zeukan garrantziaz hitz egiten egon ginen.
Honek burura ekarri dit, uda honetan Mexikora egindako bidaia.
Yucataneko penintsulan ere, urak berebiziko garrantzia dauka:


120km kostalde


Penintsula osoa, Gruyere gazta bat izango balitz bezala, lur azpian sortutako urezko zuloz dago josita: Cenoteak



Parke naturalak


2009/11/07

Maketa definitzen...


Airean dagoen egitura simulatzen saiatu gara. Gure entramatuak, goian behean baino dentsitate gehiago izanez, hodeiaren itxura hartzea ahalbidetzen digu.

Badakigu eraikitzeko orduan, maketatik errealitatera eramaterako orduan, ez dela lan erraza izango. Azken finean, oinarrizko egitura bat izango dugu (barne sahietsak edo arkuak) eta horietan oinarrituz sortuko da makilez osatutako egurrezko entramatua, zeinek arriostramendu gisa funtzionatuko duen eta zurruntasuna emango dion egiturari.

Baina maketa ez al da errealitatearen simulazio bat? Gerora elementuak hartuko duen itxuraren erakusketa bat?


2009/11/01

Ideia garatzen...

Ideia garatzen hasterakoan, hartutako lehenengo erabakia (eta erabat baldintzatu gintuena) hurrengo hau izan zen: ez genuen gauza estanko edo trinko bat nahi. Guztiz kontrakoa baizik: elementu malgu bat, naturan eta hirian zehar banantzen zena.

Esan daiteke zerutik erortzen den margo tanta bat bezalakoa litzatekeela; erortzen doan bitartean konpaktua da, baina lekuarekin topatzean, sakabanatzen doa azkenean ia garrantzirik gabeko tanta batzuk utziz.

Ez genuen nahi leku bakar batean zentratzea, baizik eraikinaz baliatuz, espazio desberdinak sortzea bai parkeari begira, baita hiriari begira ere.

Beraz, programa jarraituz eta jerarkia bat mantenduz, gure "mantxari" forma emango diogu helburuak lor ditzagun.