2010/04/18

Ardo- museoa...

Museoa sortzerako orduan, jarraitu dugun estrategia hurrengoa da: 3 oin desberdinetan banatu dugu eta goruntz pisuak irabazten doan heinean, atzeko aldean espazioa irabazten doa, beste aldean espazioa galtzen duen bitartean; biraketa zentruan oin guztietan errepikatuko diren elementu hamankomunak doaz (komunikazio bertikala) eta hauek "abanikoa" irekitzeko balioko dute.












Oina banatzeko orduan, 2 elementu izango dira garrantzitsuenak: arrapalak eta zonaldea argiztatu eta aldi berean antolatuko dituen luzernarioak.





Hiri gune hau antolatzen duen espazio zentralak, museoan ere eragin zuzena izango du. Horregatik sortzen da eraikinak duen sargunea. Bertan egongo den dorrea gure interbentzioaren zentrua izango denez (bai fisikoa eta bai teorikoa ere), museoak ere berarekiko keinuren bat izango du. Beraz, arrapalak fatxadarekin bat egiten duten lekuan, irtengune batzuk agertuko dira dorrea enmarkatuz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario