Pertzepzioak eguneko irudiak antzematen ditu gehienbat eta artista holandarra hirigintzak eskaintzen duen paisaiagatik izan da liluratuta, baina kasu honetan, GAUEZ airetik egindako argazkietaz baliatu izan da gizakiaren interbentzioak marko fisikoan kokatzeko.
Erakusketa honetan, "fotografía aerea de estudio" izeneko teknika erabili du, eszena batetik hiri errealen egoera real bat sortzeko. Oraingoan Gasteiz, Bilbo eta Amsterdam gauzatu ditu "Lightscapes" eratzeko.
Hiria deskribatzen duten argiek, itzalek eta hodeien mugimenduak guri buruz hitz egiten dute; gure produkzio sozial eta ekonomikoetaz.
Gasteiz, Bilbo eta Amsterdamen irudiak ikusiz, erraza da hiruren arteko desberdintasunak antzematea. Izaera konpaktua duen kapital arabarraren aurrean, luzeraka osatuta dagoen bizkaiko hiriaren perfila nabarmentzen da edo Amsterdamek zabaltzeko duen joera.
Nahiz eta perfil geografikoak berdinak ez izan, hiru hiriek ekialdeko izaera azaltzen dute; kontzentrazio eta intentsitate luminikoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario