Tentsio desberdinez baliatuz, badirudi altzairuzko pieza zilindrikoak airean flotatzen geratzen direla. Irudi oso polita sortzeaz gain, hasiera batetik bilatzen ari ginen arintasuna lortzen da "grabitate ezaren" ondorioz.
Eraikin efimeroa?
Andy Goldsworthyk sortutako zur piezen entramatuaren bidez, eraikin efimero bat lortu genuen: museoa sortzen zen ehinean, estalki bezala funtzionatzeko eta ondoren behera bota, eta hutsune bat sortzeko.
Hainbat buelta eman ondoren, bata edo bestea aukeratzea buruhauste bihurtzean, konturatu ginen ez geundela bide egokia jarraitzen.
Hasiera batetik, adibide bat hartzen eta hori gure proiektuan ezartzen ibili ginen. Baina bata edo bestea aukeratzeko ordua iristean, ez ginen gai izan arrazoaiak emateko.
Proiektuari buelta eman behar zitzaion: ideia batetik hasi eta hori ARGI ETA GARBI izanda, orduan gure adibidea bilatu.
Hortan ibili ginen eta hurrengo hau da gure proiektuaren ideia nagusia: kontrasteekin jolastuko dugu; eliza batek guregan sor ditzakeen sentsazioekin. Mota honetako eraikin batera sartzean, iluntasuna, ixiltasuna, misterioa... pizten du guregan.
Beraz, hau bera da bisitariarengan sortu nahi duguna: kanpoko eta barruko aldearekin kontraesan bat sortzea. Formarekin aldaketa hori edo misterio hori sortu beharrean, sentsazioekin jolastuko dugu. Kanpoko aldetik estalkia irekia eta argitsua delaren itxura izango du, baina barrura sartzean kontrakoa gertatuko da: leku misteriotsu, ilun eta ixila izango da.
Hau lortzeko, zurezko entramatua erabili eta moldatuko dugu kontraste hori lortzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario